Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakuba

iz. Zaireko herri bateko kidea, Sankuru eta Kasai ibaien artean bizi dena. Antzinako Kongon erresuma handia osatu zuen herri honek. Erregeen gortean erabiltzen zen ia erabat hauen artea: erregea irudikatzen duten estatuatxoak dira (XVII. mendekoak) zaharrenak. Aipagarriak dira bakubek egiten zituzten emakume-buru itxurako edontziak eta maskarak. Fama handia dute, halaber, marrazki geometrikoz apaindutako Kasaiko oihalek.