Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bainuetxe

iz. Bainuak hartzeko prestaturiko etxea. Sendagai izateko balio duen ura probetxatuz, ur terapia da bainuetxeetan. Terapia modu hau zaharra da oso. Euskal Herrian Zestoakoa da famatuena, baina ez bakarra, Kanbo, Betelu, Fitero eta Urberuagakoak ere fama handiko izanak baitira. Gaur egun bainu-etxe gisa jarraitzen dutenak Zestoakoa, Kanbokoa, Atarratzekoa eta Fiterokoa dira Euskal Herrian. Azkenaldiotan egiten diren bainu-etxe askok itsasoko ura aprobetxatuz funtzionatzen dute. Osasunaren zaintzeko modu honi talasoterapia deritzo.