Bahia
Brasilgo ekialdeko estatua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 561.026 km2, 10.949.000 biztanle (1986). Hiriburua: Salvador (antzina Bahia). Hiri nagusiak: Feira de Santana, Ilheus. Espinhaço mendizerrak (Chapada Diamantina, 1.850 m) eta São Francisco ibaiak zeharkatzen dute estatua. Behi azienda, azukre kanabera, tabakoa, artoa, kotoia eta, batez ere, kakaoa (Brasil osoko produkzioaren % 95). Manganesoa eta petrolioa (Brasilgo % 82). v Historia. Hauxe izan zen portugaldarrek Brasilen kolonizatu zuten lehenengo lurraldea. Bahia hiria Brasilgo hiriburua izan zen.