Azkargorta, Xabier
Gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (Azpeitia, 1953). Gaztetan, Real Sociedad eta Bilboko Athleticeko jokalaria izan zen. Lesio larri baten ondorioz futbol profesionala utzi eta medikuntza ikasi zuen Bilbon eta Bartzelonan. Azpeitiko ikastolan soinketa irakasle bezala jardun ondoren, entrenatzaile titulua atera zuen eta Espainiako lehen mailan Espanyol, Valladolid, Sevilla eta Tenerife taldeak entrenatu ondoren, Boliviara joan zen selekzionatzaile. Boliviako talde nazionala Estatu Batuetako Mundialerako (1994) sailkatu zuen, besteak beste, Brasil eta Uruguai mendean hartu eta gero. Txilen eta Japonian ere aritu da entrenatzaile lanetan. Izan ere, Japoniako Yokohama Marinos taldeaz arduratu zen 1998. urtean entrenatzeari utzi zion arte. Ordutik hona, telebista, irrati eta prentsa idatzian ari da lankide lanetan, eta 2000. urtean Futbolsofia liburua argitaratu du.