Azkarate Villar, Miren
Gipuzkoar hizkuntzalari eta politikaria (Donostia, 1955). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Euskal Filologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. 1978tik 1988ra, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen. 1988tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zen, Euskal Filologian katedraduna. Miren Azkarate izan zen Euskararen Akademiak euskaltzain oso hautatutako lehenengo emakumea (1992). Euskaltzaindiko hainbat batzordetako kide izateaz gainera —Gramatika Batzordeko, Lexiko Irizpideen Finkapenerako Batzordeko eta Hiztegi Batuko Batzordeko kide― Jagon saileko buru da. 1996tik 1997ra, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskara erretoreordea izan zen, eta 1997tik 200ra, Irakasleriaren erretoreordea. Telebistarako lanak ere egin ditu euskararen inguruko saioak aurkeztuz, eta 2000. urtean Hizkuntza Aholkulari izendatu zuen EITBk. 2001az geroztik, Eusko Jaurlaritzako kulturako sailburua da, eta 2004tik aurrera baita Eusko Jaurlaritzako bozeramailea ere.
- Azkaine
- azkar 1
- azkar 2
- Azkarate Egaña, Juan Bautista
- Azkarate Lupiola, Hilario
- Azkarate Villar, Miren
- Azkarate, Ramos
- Azkarate
- Azkarate
- azkargailu
- azkargarri