Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azeri-mahats

iz. Bot. Balaikiaren familiako landare igokaria, aihen ugari dituena (Solanum dulcamara). Bi metroko altuera izaten du; hosto luzexkak, bakanak edo txandakatuak. Loreak more kolorekoak izaten ditu; fruitua, gorria, arrautza itxurako ale txiki mamitsua duena. Toki hezeetan hazten da, Asian, Europan eta Afrikako iparraldean. Herri sendagintzan asko erabili izan da, azaleko gaitzak sendatzeko batez ere.