Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

axolote

iz. Zool. Ipar Ameriketako anfibio urodeloa. 30 bat zentimetro ditu luzeran eta lau atzamar aurreko gorputz ataletan eta bost atzekoetan. Haragia jateko ona du, eta bere gantzez egindako olioa bakailao gibeleko olioaren ordez erabili izan da.