Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

axioma

iz. Egia argia eta begi bistakoa; aldez aurretik ezarritako hatsapena. || Aristotelesentzat axiomak printzipio nabarmenak dira eta horiek dira edozein zientziaren oinarria. Behin esanik eta ulerturik baieztatzera behartzen duen inperatiboa dute beren baitan. Axiomak bi ezaugarri ditu: bata agerikoa izatea, eta bestea frogaezintasuna.