autoedizio
iz. Ordenagailua eta horretarako bereziki prestaturiko softwarea erabiliz testua eta grafikoak konbinatzeko jarduera, inprimagailu laser batean edo fotokonposizio bidez argitalpen bat egiteko. Autoedizioaren faseetan software eta lanabes desberdinak erabiltzen dira. Testua, esaterako, datu prozesatzaileekin osatu ohi da, eta irudiak eta argazkiak marrazki programekin eta argazkiak digitalizatzeko ekipoekin. Behin testua eta irudiak landu direnean, maketazio programa bat erabiltzen da, testua eta grafikoak antolatzeko, etab. Azken urratsa argitalpena bera da, eta lehen esan bezala laser inprimagailuz edo fotokonposizio bidez egin ohi da.