Aury, Anne Desclos
(Dominique deitua). Idazle frantsesa (Rochefort-sur-Mer, 1907 - Corbeil-Essonnes, 1998). Irakaskuntzan aritu zen sei urtez Parisen (ingelesa ikasia zen), kazetari eta itzultzaile lanari ekin zion arte. 1949an Denise-Clairouin saria eman zioten bere itzulpen lanengatik. Gallimard argitaletxean aritu zen lanean, NRF erakundearen idazkari nagusia izan zen, baita hainbat sari literariotako epaimahaikide ere. 1974an Frantziako Letren Kontseilu Goreneko kide izendatu zuten. 1994an aitortu zuen jendaurrean 40 urtez ezkutuan eduki zuen sekretua: berak idatzia zen Histoire d’O (O-ren istorioa). 1954an argitaratu zuen eleberri erotiko ospetsu hori Pauline Reáge goitizenpean, 1943an Anthologie de la poésie religieuse (Poesia erlijiosoaren antologia) plazaratu ondoren. 1958an saiakera bilduma bat argitaratu zuen, Lectures por tous (Guztiontzako irakurgaiak). Auryk zioenez, desafio gisara idatzi zuen O-ren istorioa, Jean Paulhan (maite zuen gizona) bereganatzeko asmoz.
- aurtikika
- aurtikitzaile
- aurtikitze
- Aurtitz
- aururo
- Aury, Anne Desclos
- ausardia
- ausarditsu
- ausarditsu
- ausarkeria
- ausarki