aurreratu, aurrera(tu), aurreratzen
da-du ad. Aurrera egin, joan; aurrerago jarri. ik. aitzinatu. Zahartzaroan aurreratua. Erlojua aurreratu. || zaio edo du ad. Aurrea hartu. Aurren bukatu nahi zuen baina auzoko bat aurreratu zitzaion. ik. aitzindu. || du ad. (Zer sintagmarik gabe). Aurrerapenak egin. Zientziak aurreratzen duen eran. || du ad. (Zerbait) seinalatua zegoen baino lehen egin, edo egingo dela adierazi. Jaialdia aurreratu dute. || da ad. Aurten udaberria ia hilabete aurreratu da. || (Ordainketei buruz). dio ad. Soldataren erdia aurreratu diote. || du ad. Aurreztu. || Aurreratu(t)a, aurreraturik (izan, egon, etorri…). Dagokion edo uste den, edo besteak baino aurrerago. Aurreratua dabil eskolan. || izond. Herri aurreratua: politika, gizarte, kultura mailan gehienek iritxi ez duten egoeran dagoena.
- aurrerakoi
- aurrerakoitasun
- aurrerakuntza
- aurrerantzean
- aurrerapen
- aurreratu, aurrera(tu), aurreratzen
- aurreratzaile
- aurreratze
- aurrerazale
- aurrerarazi, aurreraraz, aurrerarazten
- aurrerarazte