Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aurre

iz. Edozein gauzatan, bere alde nagusia edo ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoen aldea. ik. aitzin. A. Kasu atzizkirik gabe. ik. aurrealde. Etxearen aurrea eta alboak zuritu. || Aurre egin. Buru egin. || Aurrea hartu. ik. aitzindu. Ia beti gertatzen den bezala herri xeheak aurrea hartu zigun. || Aurrea eraman. Zortzi metroko aurrea daramakio. || Hitz elkarketaren lehen osagai gisa, XX. mendean hasi da erabiltzen. Aurre lana.
 B. Leku-denborazko atzizkiez. Denborazko testuinguruetan, denbora lehentasuna adierazten du. || Dagokion izen sintagmak -(r)en kasu atzizkia hartzen duela. Beti begien aurrean ditugula. || Delako sintagmako izenak, zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -(r)en atzikia eta mugatzailea gal ditzake. Horrela, delako izena eta aurre hitz elkartu bezala aritzen dira. ik. bazkalaurre, atalaurre, etab. Gerra aurreko garaietan. || Dagokion izen sintagmarik gabe. Bi liburuak aurrean zituelarik. || Aurrean egon. Norbait dagoen toki berean, hura ikusten edo entzuten dela egon. || Aurrez. Aldez aurretik. Aurrez ordaindu. || Aurrez aurre. adlag. Batak aurrean bestearen aurrea duela. ik. buruz buru, bekoz beko, begiz begi. Aurrez aurre egon, jarri. || Aditzaren era burutuaren aurrean. Etorri aurretik.