Nafarroa iparraldeko udalerria (Zangozako merindadea). Auritz-Burguete du izen ofiziala. 1998ko datuen arabera, 328 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.