Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

auka 1

iz. Bot. Landare kriptogamoa, alga eta onddo baten elkarketak osatua, harkaitzetan, hormetan, zuhaitz azaletan hazten dena.  v  Algaren eta onddoaren arteko sinbiosian, algak fotosintesiaz bientzako elikagaia sortzen du; onddoak, berriz, hezetasuna eta gatz mineralak ekartzen ditu. Likenetan, talofito guztietan bezala, ez da bereizten hosto, enbor edo sustrairik. Klimarik gogorrenetan ere badaude. Milaka mota daude munduan zehar, hasi ekuatoretik eta iparburu inguruko lurraldeetaraino. Garrantzi handia dute lurra osatzeko, gizonaren eta abereen elikadurarako eta koloregintzarako.  v  Gipuzkoan ahotzari, gari alearen azalari, ematen zaion izena.