atzeratu, atzera(tu), atzeratzen
du ad. Zerbait uste edo behar den baino beranduago egiteko utzi. || da ad. Berandu heldu. || Zerbait egiten uste edo behar baino denbora gehiago igaro. Lana asko atzeratu zaigu. || da-du ad. Atzera egin edo eragin. Erlojua atzeratu. || da-du ad. Atzerago jarri. Atzera zaitez apur bat. || Atzeratu(t)a, atzeraturik (ibili, egon). Dagokion edo behar den, edo besteak baino atzerago (ibili, egon). Atzeratua dabil eskolan. || izond. Aldizkari baten ale atzeratuak: duela hainbat atereak. Herri atzeratua: politika, gizarte, kultura mailan beste batzuk aspaldi zeuden bezala dagoena. Pertsona atzeratua: zaharkiturik dauden iritziak, biziera, dituena (ik. atzerakoi); bereziki, duen adinari dagokiona baino adimen gutxiago duena.
- atzerakoitasun
- atzerakuntza
- atzerapen
- atzerarazi, atzeraraz, atzerarazten
- atzeratasun
- atzeratu, atzera(tu), atzeratzen
- atzeratze
- atzerazi, atzeraz, atzerazten
- atzerazte
- atzerri
- atzerrialdi