Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atze 1

iz. ik. gibel; oste. Edozein gauzatan, aurreko alderdiari edo alde nagusiari aurkez aurke dagoen aldea. Batez ere lekuzko kasu atzizkiez erabiltzen da. ik. gibel. || Dagokion izen sintagmak -(r)en kasu atzizkia hartzen duela. Harrizko etxe handiaren atzean. || Delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -(r)en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake. Zenbaitetan, delako izenak elkarketarako era hartu ohi du. Zubi atzetik. Eliz atzeko baratzean. || Dagokion izen sintagmarik gabe. Atzean gelditu zen. || Atzera bota. Ez onartu, arbuiatu. || Atzera egin. ik. atzeraka. Atzerantz joan. || Atzera eragin. ik. atzerarazi. || Atzekoz aurrera. adlag. Atzekoa aurrean eta aurrekoa atzean dela. ik. alderantziz.