Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atsegin

iz. Gogoko dugunak eragiten digun sentimena; gogo betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza. || izond. Atsegin ematen duena. || Atsegin egin (norbaiti). Atsegin eman. || Atsegin hartu. Solasean, jan-edanean, jokoan eta atsegin hartzen denbora igarotzea. || Atsegin eman. Entzumenari atsegin emateko. || Atsegin izan. du eta zaio ad. Badirudi hurbiltasun hori atsegin zaiela.  v  Fil. Oinaze hitzari kontrajarrita azaltzen da idatzi gehienetan. Spinozak hitz honen erabilera arrazionalizatzeko ahaleginak egin zituen, eta egoera eroso batetik hura baino hobea izango zen beste egoera batera igarotzea bezala definitu zuen atsegina. Ikuspuntu horretatik begiratuta, moralari lotutako kontzeptu bezala ulertzen da, moralaren goreneko maila bezala. Moralista zinikoek eta estoizismoaren jarraitzaileek aldiz, moralaren etsai nagusi bezala ikusten zuten atsegina.  v  Atsegin hatsapena. Psik. Atsegina lortzea helburu duen ariketa psikikoa. Freuden ustez horixe da, errealitatearen hatsapenarekin batera, adimenaren funtzionamenduaren oinarria. Gizonak tentsio handia nozitzen du eta mekanismo bat du tentsio hori kanporatzeko. Bide lasterra erabili nahi izaten du baina errealitatearekin bat doan bidea hartu behar du horretarako, eta hor sartzen da, hain zuzen, errealitatearen hatsapena.