Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atropina

iz. Kim. Hainbat landare solanazeoren sustrai eta hostoetan, belaikiarenetan batez ere, azaltzen den alkaloide pozoitsua. (C17H2ON2). 118° C-an urtzen da eta berehala lurrintzen da beroarekin. Alkoholetan eta eterrean ondo urtzen da eta ez hain ondo uretan. Medikuntzan hainbat erabilera ditu: begi azterketetan begi-ninia zabaltzeko; urdail giharrak baretzeko, bihotz taupadak azkartzeko; morfinaren antidoto bezala.  v  Herri sendagintzan betidanik erabili izan dira atropina duten landareak, belaikia eta asma-belarra batez ere.