Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atetz

Nafarroako udalerria eta ibarra (Iruñeko merindadea). Valle de Atez du izen ofiziala. Aroztegi, Ziganda, Beratsain, Beuntza, Eguarats eta Eritze-Atez edo Eritzegoiti kontzejuek osatzen dute udalerria. 1998ko datuen arabera, 208 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago.