Ataulfo
Errege bisigodoa (410-415). Alarikoren ondorengoa, Galla Placidia, Honorio enperadore erromatarraren arrebarekin ezkondu zen. Proventza hartu eta Akitaniari eraso ondoren, Iberiar Penintsulara igaro zen bandaloen eta erromatarren aurkako jardunean. Erromarekin bakea egin zuela eta, bere laguntzaile godoek berek hil zuten Bartzelonan.