Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ataman

Kosakoen buruzagien izena. XVI. mendetik biltzar batean biltzen ziren urtero Don inguruko kosakoak. Urteroko biltzar horietan, buruzagi izango zen ataman bat aukeratzen zuten. Nahi izanez gero, buruzagi horri aginpidea kentzeko aukera zuen biltzarrak. Gerra sortzen bazen buruzagi berezia hautatzen zuten ostea gidatzeko. XVIII. mendetik aurrera Errusiako gobernuak izendatu zituen atamanak.