Atalo
(Gr. Attalos) Pergamoko hiru erregeren izena. Atalotarren dinastiaren garaian, Asia Txikiko hiri honek bere mende hartu zuen Anatoliako alderik handiena, zibilizazio heleniarreko gune nagusietakoa bihurtu zen. v Atalo I.a Soter («Salbatzailea») (K.a. 269-197). Galatearrak menderatu ondoren, erromatarrekin bat egin zuen Filipo V.a Mazedoniako erregeari aurre egitearren. Pergamoko liburutegi ospetsua sortu zuen. v Atalo II.a Philadelphos («Anaia maite duena») (K.a. 220-138). Aurrekoaren semea, Karneade filosofoaren ikaslea izan zen eta bere izena daraman ataria jasoarazi zuen Atenasen. Prusias II.a Bitiniako errege-aulkitik egotzi ondoan (K.a. 149), Panphilia menderatu eta Attaleia, egungo Antalya, fundatu zuen. v Atalo III.a Philometor («Ama maite duena») (K.a. 171-133) Aurrekoaren semea, K.a. 138. urtean izendatu zuten errege. Erromatarrei utzi zien erreinua.