Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asturiar

iz. eta izlag. Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldeko antzinako izen bereko herriko kideez esaten da; kantabriarren (ekialdean) eta galaikoen (mendebaldean) artean bizi ziren (egungo Asturiasen eta Leongo iparraldean). Herri indoeuropar hau erromatarren konkistari men egin zion Hispaniako azken herrietakoa izan zen. Bi eremutan banatu ziren, erromatarren garaian, asturiarren lurraldeak: Asturica Transmontana (Lucus Asturum, Oviedo) eta Asturica Augusta (Astorga).