Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Astrea

Mit. Jupiter eta Teniren alaba (edo Astreo eta Egunsentiarena zenbaitentzat), zuzentasunaren jainkosa. Urre Aroan bizi izan zen lurrean, baina Olinpora itzuli zen gizonak egindako lehen hilketa ikusita. Irudietan Ama Birjina bezala azaltzen da, esku batean balantza bat eta bestean galburua dituela.  v  Astr. 5. asteroidea, Henckek 1845ean aurkitua.