Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asto

iz. Zool. Zama aberea, zaldiaren antzekoa baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza (Equus asinus). Asto proba, asto dema. Astoa saldu eta mandoa erosi, asto(a) joan eta mando(a) etorri: aurrekoa baino egoera okerragoan gertatu. Asto zuriarenak eta beltzarenak, bereak eta asto beltzarenak (hartu, esan, entzun…): handiak, era batekoak, bereak eta bestekoak (hartu, esan, entzun…). Astoaren arrantza: huskeria. Asto lana: lan nekagarria. Oiloari oloa eta astoari lastoa (esaera). || Asto lasterrak. Xaribaria, Zuberoako antzerki mota. || Irud. Norbait adimen edo eskola gutxikoa dela, edo gauzak eragabeki egiten edo esaten dituela adierazteko irain hitza. ik. abereki, astakaiku, astakilo, astańa. Gehienetan bertako mutilak zakar eta asto samar izaten dira herriko neskekin. || Zerbaiti azpitik eusteko zernahi egitura, zurezkoa bereziki.  v  Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrotarainokoa izan daiteke. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat duela muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.