Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

astigmatismo

iz. Med. Begiaren akatsa, irudia desitxuratzen duena. v  Begiari dagokionez, pertsonak kornearen kurbaduran berezkoa duen akatsa izaten da astigmatismoaren eragile nagusia. Zenbaitetan, berezkoak ez diren akatsen ondorioa ere izaten da: hantura, traumatismoa… Beste batzuetan, aldiz, kristalinoko makurduraren akatsa izaten da. Begiaren ardatz meridiano batean errefrakzio maila berdina izaten da meridiano osoan, baina meridianoa aldatuta, errefrakzio maila ere aldatu egiten bada, errefrakzio handiko meridianoak izango dira batzuk eta errefrakzio txikikoak besteak. Era horretako akatsari astigmatismo erregularra deitzen zaio. Beste era bateko astigmatismoa ere bada, meridiano bakarrean errefrakzio maila desberdineko puntuak azaltzen direnean sortzen dena alegia, astigmatismo ez erregularra. Lehenengoan, betaurrekoak dira konponbidea, baina bigarrenean nekez izaten da konponbiderik. Begian beti agertzen da astigmatismo maila txiki bat, baina astigmatismo maila hori areagotzen den neurrian ikusmenarentzako oztopo handia bihurtzen da. Ikusmenerako gaitasuna galtzen da zerbait gertutik zein urrutitik begiratzen denean.  v  Opt. Objektibo batean, zeharka jotzen duten argi izpiek ardatzetik kanpo geratzen diren puntuetan foku ugari agerrarazten dituztenean sortzen da astigmatismozko akatsa. Horrela goitik behera doazen lerroak zabalduak agertzen dira lerro etzanak enfokatuta daudenean eta alderantziz. Irudiak foku bakarrean sor daitezen kalkulatuta dauden zenbait lentez osatutako objektiboak erabiliz zuzentzen da akatsa.