Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Astarte

(Fenizieraz, Axtart ; Babilonian, Ixtar) Semiten jainkosa, grekoen artean Astarte izenez ezaguna. Sumeriarren Innina bera da. Maitasunaren, atseginaren eta ugalkortasunaren jainkosa; emankortasunaren eta artizarraren irudia; Sin ilargiaren alaba eta Xamax eguzkiaren arreba. Gilgamexen mitoaren arabera, ilunpearen eta argien erresumen arteko lotura zen. Bere gurtza Babilonia, Asiria, Siria, Fenizia eta are israeldarren artean hedatua zen (Biblian haren gurtza gaitzetsi egiten da behin eta berriro).  v  Astr. 672. asteroidea, Kopffek 1908an aurkitua.