astaperrezil
iz. Bot. v Astaperrezil handia. Perrezilaren familiako landare belarkara (Conium maculatum). Bi urte irauten du bizirik. Oso landare kirastsua izaten da. Zurtoinean ura edo beste zenbait isurkari igarotzeko bideak eta ildoak ditu, eta 50 cm eta 2 m bitarteko garaiera du. Hosto handiak izaten ditu, zatikatuak eta kolore gorrixkakoak. Loreak zuriak, mordotan ateratzen zaizkio. Fruitu lehorrak. Europan eta Asian hazten da; zelaietan, bideetan eta ongarritutako tokietan ugari izaten da. Koniina eta beste hainbat alkaloide ditu, oso pozoitsuak direnak. v Astaperrezil txikia. Perrezilaren familiako landarea (Aethusa cynapium). Zurtoina hozkatua du, eta 10 cm eta 1 m bitarteko garaiera. Perrezilaren antzeko hostoak ditu eta lore zuriak, mordotan. Fruitua arrautza itxurakoa. Europa eta Asia guztian izaten da, utzita dauden lurretan batez ere. Oso pozoitsua da.
- astamakila
- astamenda
- astanafarreri
- astanar
- astaña
- astaperrezil
- astapiper
- astapotro
- astaputz
- astar
- astari