Astakhova, Polina
Sobietar gimnasta (Donetsk, Ukraina, 1936 - Kiev, 2005). Astakhovak hamar olinpiar domina irabazi zituen guztira. 1956an joan zen bere lehen Olipiar Jokoetara, Larissa Latynina sobietar izarra buru zuen gimnasta taldean. Ariketa konbinatuen lehiaketa irabazi zuten. 1959an, Astakhovak Europako bi txapelketa irabazi zituen: barra asimetrikoetan bata; lurreko ariketetan, bestea. 1960an eta 1964an, Astakhovak eta haren taldekideek urrezko olinpiar domina lortu zuten berriro, taldekako ariketa konbinatuetan. 1960an, barra paralelo asimetrikoetako urrea ere bereganatu zuen Astakhovak; orobat zilarra, lurreko ariketetan, eta brontzea, banakako lehiaketa orokorrean. 1961ean, Astakhovak eta beste sobietar gimnasta batzuek aise garaitu zituzten Estatu Batuetako gimnasta onenetako batzuk. Urte bereko Europako txapelketetan, Astakhova bigarren gelditu zen ariketa konbinatuetan. 1964an, Tokioko Olinpiar Jokoetan, urrea, zilarra eta brontzea irabazi zituen, barra asimetrikoetan, lurreko ariketetan eta banakako lehiaketa orokorrean, hurrenez hurren. Handik laster, Astakhova erretiratu egin zen lehiaketetatik. 1972an itzuli zen Olipiar Jokoetara, Sobietar Batasuneko gimnasten arduradun gisa.
- astakaiku
- astakamamila
- astakardo
- astakarlo
- astakeria
- Astakhova, Polina
- astakila
- astakilo
- astakirten
- astoko
- astakume