Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aspidorrinko

iz. Paleont. Gaizkataren generoko fosila. Baraila luzarana du, mokoaren antzekoa, haginak kono itxurakoak eta zorrotzak. Beheko baraila oso garatua du, goikoa baino laburragoa. Gorputza ezkatez du estalirik, alboetakoak handiak eta triangelu itxurakoak direla. Bular hegatsak luzeak, sabelekoak txikiak eta isats hegatsa oso handia. Jurasikoan aurkitzen dira fosil horren aztarnak.