Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aspargilo

iz. Bot. Onddo askomizetea. Usteltzen ari diren gai organikoetan azaltzen da.  v  Zool. Itsasoan zein ur gezatan bizi den muskuilua, bi aldetatik simetrikoa dena. Aizkora itxurako hanka moduko bat du; bi hodi luzetatik ateratzen ditu arnasketako ura eta gorputzeko hondakinak. Maskorrak aurrealdetik zabaldutako hodiaren itxura du, eta zulo ugari. Hogeiren bat mota biltzen ditu generoak, batzuk itsaso beroetako harean sakon sarturik bizi dira eta beste batzuk, fosilak, pliozenoko geruzetan aurki daitezke.