Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asma

iz. Arnasa hartzea eragozten duen eritasuna, bronkioen espasmozko uzkurtzeak eragina, hats bahitzea. v  Bronkioetako asma. Alergiaren aurrean arnasketa organoetan gertatzen den erreakzioa. Arnasestua agertzen da, arnasgora ez da guztiz burutua eta luzea da, eztula egiten da eta karkaxak botatzen dira. Ustekabean eta bronkioak estutzen direnean azaltzen da, hainbat faktoreren ondorioz: hautsa, polena, elikagaiak, sendagaiak, arnasketa gaixotasunak, etab. Gaitzaren bat bateko agerpenen iraupena aldakorra izaten da.  v  Bihotzeko asma. Bihotz ahuleriaren ondorioz sortzen den eritasuna. Bihotzeko eritasunak dituzten gaixoengan azaltzen den arnasketarako zailtasuna; goizetan edo gauetan agertzen da batez ere. Eztula, arnasbeheran oztopoak, eta karkaxa odoltsuak dira bihotzeko asmaren erasoaren ezaugarri nagusiak. Eraso horiek gero eta maizago agertzen dira eta bihotz estura eta odolbilduak azal daitezke. Biriketako hantura sor daiteke, krisiak luze iraunez gero.