Asín, José Mari
Nafar antzerki eta zinema antzezlea (Cadreita, 1947). Bigarren mailako paperak egin izan ditu, oso biribilak, 1980 eta 1990eko hamarraldietan. Lanik garrantzitsuena Montxo Armendarizen Tasion egin zuen (1984), protagonistan lagunarena. Orobat lan egin zuen Armendarizekin Secretos del corazón (1997) filmean. Film labur askotan parte hartu du, eta lan handia egin du antzerkian. Iruñeko El lebrel blanco taldeko kide izan zen 1974an taldea desagertu zen arte (1986). Iruñeko beste antzerki taldeetan ere aritua da, protagonista paperetan beti.