Asanga
(Tibetanoz, Thogs-med, «Asanga saindua»). Indiako teologo eta filosofoa (Purushapura, V. mendearen hasieran). Budismoak izan duen filosofo nagusietakoa izan zen Indian. Hïnayäna izeneko dotrinaren aldeko hasieran, mahäyäna-ren jarraitzaile izan zen gero. Vijñänaväda, kontzientziaren errealitatearen dotrina eman zuen bere anaiarekin. Dotrina hori izan zen Indiako lehen sistema idealista garrantzitsua eta Mahäyäna Süträlamkara-n dago jasota.