Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Asahifuji

Japoniar sumo borrokalaria (Kizukuri, Aomori, 1960). 1990eko uztailean, Japoniako 63. yokozuna (txapeldun handi) aukeratu zuen Sumoaren Elkarteko Txapeldun Handia Aukeratzeko Kontseiluak. 1979an, Asahifuji gaztea Osaka-ko Kinki Unibertsitatera joan zen, sumoan aritzeko ikas-sari batekin. Bigarren urtean alde egin zuen handik. 1982an ekin zion borrokari ostera, eta aise igaro zen sumoko beheko lehen hiru mailetatik. 1983ko martxoan, Asahifuji sumoko goi-mailara igo zen. Laster, pankreatitis bat gainditurik, txapeldun gazte bihurtu zen, eta, 6 lehiaketaren ondoren, 27 urterekin, txapeldun senior. Izan zuen problemarik artean, pankreatitisa berrituta. Azkenean, halere, denei nagusitu zitzaien, eta yokozuna titulua eman zioten. Asahifujik hamabosna eguneko bi txapelketa irabazi, eta bietan 14-1eko emaitza ia biribila lortu ondoren irabazi zuen ohore hori. Horrezaz aparte, sari eta ohore ugari ditu jasorik.