Artetxe Aranburu, Jose
Idazle gipuzkoarra (Azpeitia, 1906 - Donostia, 1971). Gehienbat erdaraz idatzi zuen idazlea, nolabaiteko ospea jaso zuen Jose Artetxek Francoren garaiko Euskal Herrian, Gipuzkoan batez ere. Biografia, saiakera eta kazetaritza landu zituen. Bere azken lanean, El abrazo de los muertos (1970), Gerra Zibileko gertaerak ekarri zituen gogora. Erlijioaren, euskal duintasunaren eta frankismoa onartzearen artean —ez zen inoiz frankismoaren aurka azaldu—, Artetxeren obrak iraganeko euskal errealitatera jo zuen, zertzelada mistikoak barne, bere garaiko arazoetatik itzuri. Euskarazko lana, kazeta artikuluak, «Egan» eta «Zeruko Argia» aldizkarietan eman zuen argitara.
- Arteta, Ainhoa
- Arteta
- Arteta-Bekea
- artetsi, artets, artesten
- artetsu
- Artetxe Aranburu, Jose
- artez
- artezia
- artezkari
- artezkaritza
- artezki