Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrio

(Arrius). Greziar heretikoa (Libia, 256 inguruan - Konstantinopla, 336). Kristau heresia nagusiaren hedatzailea. Origenesen idazki teologikoetan hezia izan zen eta Konstantinoren bakea (323) aldarrikatua izan ondoren apaiz ordenatu zuten. 318. urte inguruan haren predikuak eztabaidak sortzen hasi ziren. Arrioren tesien arabera, Jesu Kristo sortua zenez ez zen egiatan Jainkoa, benetako jainkotasuna Aita sortzaileari zegokiolarik. Nizeako Kontzilioan eskumikatua, Konstantino enperadoreak Elizaren eta Arrioren arteko abenikoa inposatu egin zuen. Hartarako deitua zegoen egunaren bezperan hil zen.