Italiar musikagilea (Palermo, 1930). Boulezen eraginpean ibili zen hasieran, eta ondoren esperimentazio informaletara jo zuen –Itzalak eta infragorriak (1966)–, baita antzerki musikalera –Ordena (1969)– eta operara ere –Agur Garibaldi (1972), Erretratuak (1974)–.