Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arrazoi

iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen, zerbait bidezko egiten duen zera. Arrazoi da: bidezko da. || Zerbait frogatzeko argudioa. || Adimena.  v  Arrazoi izan (norbaitek). du ad. Diona egiaren araberakoa izan, bidezkoa izan.  v  Arrazoizko. izlag. Zentzuzkoa, bidezkoa, arrazoiaren araberakoa.  v  Arrazoi hutsa. Ezagumenak edozein gauza a priori ezagutzeko duen gaitasuna. Arrazoi hutsak ez du esperientziaren babesik.  v  Arrazoi praktikoa. Ekintzaren a priorizko oinarria.  v  Arrazoi aritmetikoa. Progresio aritmetikoan, bi elementu arteko kendurari dagokion zenbaki konstantea. Adibidez, 2, 4, 6, 8, 10... segidan, arrazoi aritmetikoa 2 izango da.  v  Arrazoi geometrikoa. Progresio geometriko bateko zenbaki konstantea. Progresioan dagoen edozein elementuri zenbaki konstantea biderkatu behar zaio progresioaren hurrengoa lortzeko. 2, 4, 8, 16, 32... progresioan, arrazoia 2 izango da.  v  Arrazoi trigonometrikoa. Zenbaki abstraktua, arku baten muturreko abzisaren eta ordenatuaren artean ezarri daitezkeen harremanak adierazten dituena.