Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arraia-Maeztu

Arabako udalerria (Mendialdea eskualdea). Garai batean, Maeztu zen udalerriaren izen ofiziala. 122,49 km2. 1997ko datuen arabera, 696 biztanle. Hizkuntza banaketa 1996an: 136 euskaldun, 113 ia euskaldun eta 485 erdaldun. Ekonomia jarduera nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarriturik dago.