Arnold, Jack
Estatubatuar zinema zuzendaria (New Haven, Connecticut, 1916 - Woodland Hills, Kalifornia, 1992). Arte dramatikoa ikasi ondoren, aktore lanak egin zituen antzerkian eta zineman, baina berehala pasatu zen gobernurako propagandazko dokumentalak egitera. 1950. hamarraldiaren hasieran fikziozko filmak zuzentzen hasi zen, fantasiazkoak gehienak: It Came From Outer Space (1953), Creature from the Black Lagoon (1954), Tarantula (1955), The Incredible Shrinking Man (1957). Orson Welles aktorearen zuzendaria izan zen Man in the Shadow filmean (1957), eta Peter Sellers eta Bob Hope-ren hainbat komedia ere zuzendu zituen 60ko hamarraldian: The Mouse that Roared (1959), Bachelor in Paradise (1961), besteak beste. Telesaioetan ere egin zituen zenbait agerraldi. Bere azken filma The Swiss Conspiracy (1976) izan zen.