arnika
iz. Bot. Landare elkartua, belarkara (Arnica montana). Lore handiak, hori kolorekoak. Haziek eta sustraiek usain sarkorra eta ahogozo mingotsa dute; medikuntzan erabiltzen da horietatik lortzen den gaia; pozoi moduan ere erabiltzen da gai hori. Berrogeita hamarren bat mota daude; ipar hemisferioko eskualde hotzetan hazten dira. v Med. Arnika tindagaia.