Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arnasa (arnas-)

iz. Sin. hats. Biriken jardunaren ondorioz, ahotik ateratzen edo sartzen den airea. ik. hats. || Arnasa hartu. Lagun hurkoari hartzen dion arnasa ere opa ez diona. || Irud. Atseden hartu. Arnasa hartzeko ere denborarik gabe. || Arnasa bete. Arnasa hartu. || Arnas batean. Denbora hedadura guztiz laburrean. || Arnasa eman. Adore eman. Zure arnasa zabalez senda nazazu. || Arnasa berotu. Nekatu. Onenari ere bukatzerako berotzen zaio arnasa || Arnas berritu. Indarberritu.  v  Med. Denbora tarte jakin batean egiten den arnasaldi kopurua. Minutuko hogei arnasketa dago ezarrita batez besteko kopuru bezala.  v  Arnas murmurioa. Biriketako albeoloetan airea sartzerakoan edo irteterakoan sortzen den soinua. Zaratatsuagoa izaten da arnas hartzean.  v  Arnas aparatua. Izaki bizidunetan arnasketarako beharrezko diren organoen multzoa. Gizonaren arnas aparailua sudurrak, laringeak, faringeak, trakeak, bronkioek eta birikek osatzen dute.  v  Arnas traktua. Sudurretik sartu eta biriketaraino heltzen den aire igarobidea.  v  Arnasketa artifiziala. Hainbat arrazoiren ondorioz arnasketan sortzen diren arazoak konpontzeko egiten diren ariketak.  v  Arnasketa bizkorra. Arnasaldi maiztasunaren gehiagotzea. Ariketa fisikoen ondorioz eta zenbait eritasunen ondorioz azaltzen da arnasketa bizkorra.  v  Arnasketa sakona. Arnasa sakon hartu ondoren, jarraian bota eta hasperen egitea. Gaixo histerikoengan azaltzen da batez ere.  v  Arnasketa txistukaria. Bronkioetako zenbait eritasunekin batera arnasketan azaltzen den hotsa, txistuaren antzekoa. n Arnasketa zelularra. Zelula barruan gertatzen den arnasketaren fasea.