Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Armstrong, Karan

Estatubatuar sopranoa (Dobson, Montana, 1941). Pianoa eta klarinetea jotzen ikasi zuen, eta, hurrengo urteetan, kantu eskolak hartu zituen. Soprano arin bezala hasi zen jendaurrean, Donizetti-ren Don Pascuale eta L’Elisir d’amore, Verdi-ren Rigoletto eta Puccini-ren La Bohème obretan. Lehen garai hartan, Armstrongek San Franciscoko Operaren lehiaketako lehen saria irabazi zuen. Hark New York-eko Metropolitan-en hasteko aukera ekarri zion. Luzaro gabe, Armstrongek pertsonaia dramatikoagoei heldu zien, eta Leoncavallo, Puccini, Richard Wagner eta Claude Debussyren obretan aritu zen. Halere, Richard Strauss-en Salome obrako paper nagusiak egin zuen ospetsu nazioartean, eta Europa osoko itzulia egin zuen harekin. Handik gutxira, Sprechgesang (kantu mintzatua) teknika ikasirik, Armstrongek Alban Berg-en operak interpretatu zituen, Lulu eta Wozzeck obretan.