arku
iz. Geziak jaurtitzeko arma. || Lerro makur baten zatia. ◊ Bi zutaberen arteko hutsunea estaltzen duen eraikuntza, arku formakoa. || Geom. Lerro makur baten zatia. || Mus. Biolina, arrabita… jotzeko makila. || Arkit. Bi zutabe edo bi puntu finkoren arteko hutsunea estaltzen duen arku formako eraiketa. Izendapen bereziak ematen zaizkio duen formaren arabera. v Arku zorrotza. Ertzean angelua eratzen duten bi zirkunferentzia arkuk osatutakoa v Arku festoiduna. Angelu zorrotza eratzen duten zenbait zirkunferentzia arkuk osatutakoa. v Ferra-arkua. Arku arabiar, morisko edo bizantziarra, zirkunferentzia erdia baino handiagoa dena. v Puntu erdiko arkua. Zirkunferentzia erdiak osatutakoa. v Puntu osoko arkua. Ojibazko arkua, triangelu aldekide baten gainean egina. v Arku parabolikoa. Parabola baten antzeko forma duena. v Arku goratu edo peraltatua. Zutabe bien arteko neurriaren erdia baino altuera handiagoa duena. v Arku torala. Planoa habeartearen ardatzarekin perpendikularrean duena. v Arku arbotantea. Goitik beherako arkua, beste arku bati edo ganga bati eusten diona. Gotiko garaiko eraikuntzetan erabili zen batez ere. v Arku beheratua. Zutabe biren arteko neurriaren erdia baino altuera gutxiago duena. v Gurutzarkua. Bi angelu gangaren puntu berean eta diagonalean lotzen dituen arkua. v Arku florentziarra. Barnea zirkulu erdi batez eta gaina erpinduna duen arkua. v Arku formeroa. Ganga trenkatuari eusten dion arkua. Gurutze-gangari eusten dion arkua, haren ardatz nagusiarekiko paraleloa dena. v Arku itsua. Arku itxia, eraikuntzaren osagai ez dena. Apaindurarako erabiltzen da, atalen batean arku irekiak dituen eraikuntzetan batez ere, berdintasun itxura emateko. v Arku konopiala. Lau zirkunferentzia arkuz egindakoa, goialdeko biak ahurrak dira, gorantza, eta behealdeko biak konbexuak, beherantz. v Arku hiruertza. Ganga erztunean arku diagonalaren erdialderaino igotzen den arkua. v Fis. Bakartzaile baten bidez bereizitako bi eroaleren arteko argi deskarga elektrikoa. v Arku elektriko. Teknol. Bi elektrodok bidalitako dentsitate handiko deskarga elektrikoa. Deskarga horrek beroa eta argia sortzen ditu. v Arku elektrikozko labea. Ikatzezko bi elektrodok edo ikatzezko elektrodo bakarrak eta labean dagoen kargak osatutako arku elektrikoaren bidez beroa sortzen duen labea. v Arku elektrikozko soldadura. Soldatu beharreko objektua eta ikatzezko elektrodo baten artean sortutako beroaz egiten dena. Zenbait kasutan ikatzezko elektrodoaren ordez, metalezkoa erabiltzen da. Altzairuak soldatzeko erabiltzen da bereziki. v Arku voltaikoa. Elektr. Airean mantentzen den korronte elektrikoa igarotzerakoan sortzen den argi arkua, elkar ukituz dauden ikatz eroale bi banatzerakoan sortzen dena, adibidez. n Arku zuzeneko labe elektrikoa. Arkua elektrodo baten eta kargaren artean osatzen den arku elektrikozko labe mota. v Arku lanpara. Argazkigintzan argia egiteko erabilitako lehen sistema. v Arkuzko soldadura gogorra. Elektr. Habe elektrodoen bidez egiten dena; burdinazkoak ez diren aleaziotan erabiltzen da. v Aorta arkua. Med. Ornodunetan, aortatik ateratzen den zaina. Sei pare zain izaten dira, aurrekoa atzeko aortarekin lotzen dutenak. v Arku hemala. Zool. Bizkar hezurrak eta bi saihetsek edo saihets gisako atalek osatutako egitura. v Arku neurala. Bizkar hezurretik sortzen den orno egitura, neurapofisiek osatua. v Arku sistemikoa. Ornodunetan odola bihotzetik gorputz osora eramaten duen zaina edo zain multzoa. v Orbita gaineko arkua. Anat. Bekainaren hezurra, hezur irten une biribildu hezurtsua. v Arku sekantea edo ebakitzailea. Mat. Arku funtzioa. v Zirkunferentzia arkua. Geom. Zirkunferentzia baten tarte mugatua. v Arku kapaza. Arkit. Zirkunferentzia arkua. Angelu baten erpina zirkunferentzia arkuaren puntu batean duenean eta angelu horren aldeak arkuaren muturretatik igarotzen direnean esaten da arkua kapaza dela. v Arku kosekantea. Mat. Kosekantearen alderantzizko funtzioa. v Arku kosekante hiperbolikoa. Sekante hiperbolikoaren alderantzizko funtzioa. v Arku kosinua. Kosinuaren alderantzizko funtzio trigonometrikoa, sinuarekin biderkatuz emaitza 1 duena. v Arku kotangentea. Kotangente funtzioaren alderantzizkoa. v Arku kotangente hiperbolikoa. Tangente hiperbolikoaren alderantzizko funtzioa. v Arku tangentea. Arku funtzioa. v Arku tangente hiperbolikoa. Kotangente hiperbolikoaren alderantzizko funtzioa. v Arku sekante hiperbolikoa. Kosekante hiperbolikoaren alderantzizko funtzioa. v Arku sinua. Arku funtzioa, sinu funtzioaren alderantzizkoa.