Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arkansas

Ameriketako Estatu Batuetako hego-erdialdeko estatua, 137.539 km2, 2.286.435 biztanle (1980) [% 22 beltzak]. Hiriburua: Little Rock. Hiri nagusiak, Fort Smith, Pine Bluff.  v  Orografia. Behe Mississsippiren arroan, Arkansas ibaiadarrak zeharkatzen du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Mississippi ibaiaren alubioi zabaldiak hartzen ditu Estatuko ekialde eta hegoaldea. Mendebaldea eta iparraldea menditsuak dira (Ozark mendiak).  v  Ekonomia. Nekazari herria da gehienbat (soja, kotoia, arroza); meatzeak ere garrantzitsuak dira: petrolioa, gas naturala eta, batez ere, bauxita. Industria guztiz berria da.  v  Historia. Espainiarrek esploratu ondoren, Arkansas Louisiana frantsesaren partea izan zen. 1803. urtean Estatu Batuen mendera igaro zen eta 1836an estatu federal bihurtu zen. Hegoaldekoekin lerratua 1861ean, 1868an, berriz, Estatu Batuetako estatu bihurtu zen. Faubus bertako gobernariak eskolari zegokionez bultzaturiko politika arrazistak (zuriak eta beltzak eskola bereizitan banatuak) tirabirak sortu zituen Arkansasko biztanleria zuriaren eta aginpide federalaren artean (1957-1959).