Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aritmometro

iz. Mat. eta Mek. Oinarrizko matematika eragiketak mekanikoki egiteko balio duen tresna. Antzinako abakoa aritmometro bezala hartu zen, baina Pascalen aritmometroa izan zen tresna mekanikoen aitzindari. Gaur egun kalkulagailu txikiak eta elektronikoak erabiltzen dira eragiketak egiteko.