Ardanza Garro, Jose Antonio
Bizkaitar politikaria (Elorrio, 1941). Euzko Alderdi Jeltzalekoa. EAEko lehendakari izan zen 1985. urteko urtarriletik aurrera, 1999ko urtarrilean –1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren Eusko Jaurlaritza berria osatuz–, bere agintaldia bukatuta, kargua utzi eta Juan Jose Ibarretxek hartu zuen arte. Lehen mailako politikagintza utzi eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten, eta bere izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen.
- ardanio
- ardankoi
- ardanozpin
- ardantzale
- ardantze
- Ardanza Garro, Jose Antonio
- ardao
- ardatz
- Ardatz-Eguesibar
- ardazketa
- ardazle