Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arcimboldo

, Giuseppe. Italiako margolaria (Milan, 1527 inguruan - Praga, 1593). Milango nobleziako partaide hau beirate eta tapiz margolaria zen Vienako Habsburgotarren zerbitzura jarri aurretik (1565 inguruan - 1587). Haren irudimen handiko koadroak aintzat hartuak ziren oso: lore, fruitu, itsaski edo arrain irudiak elkarrekin pilatuz irudi sinbolikoak moldatzen zituen (Udaberria, Uda, Udazkena, Negua, Almirantea, Liburuzaina). Lan hauek (ghiribizzi), jostariak eta bitxiak dira; surrealistek aitzindaritzat hartu zuten.