Arbizu, Xabier
Nafar sukaldaria, Ziordian sortua. 1964an Donostiara etorri eta Igeldo Hotelean hasi zen lanean. Sukaldaritza munduko lehen ezagutzak Euskal Herriko eta beste lurraldetako jatetxeetan jaso zituen, Juanito Kojua jatetxean bereziki. 1979an Salduba jatetxea ireki zuen. Ondoren, Realaren sukaldaria izan zen eta Estatu Batuetan egin ziren mundialetan, Espainiar Futbol Selekzioaren sukaldari.